Sindikatuetako ordezkariek Osakidetzako mahai negoziatzailea utzi dute

2015/05/26
Sindikatuek eta Osakidetzako zuzendaritzak bilera berri bat egin dute gaur goizean Gasteizen. Ordubete pasa ondoren, sindikatuak altxatu egin dira, ikusita zuzendaritzak ez duela asmorik aurten egingo den lan eskaintza publikoan 1.014 lanpostu baino gehiagorako deialdia egiteko.

Bestalde, kexatu egin dira bilerako puntu bakarra lan eskaintza publikoa izateagatik, eta azken urtean egin dituzten beste eskariei buruz negozia dadila eskatu dute sindikatuek.

Era berean, salatu dute Osakidetzak informazioa ezkutatzen duela eta langileen egoera benetan zein den galdetu diote.