UNED-Bergararen ikastaro berriak

2015/02/23
ELAk eta UNED-Bergarak itxitako akordioaren arabera, 2015eko martxotik aurrera Unibertsitateak antolatu behar dituen ikastaroen zerrenda bidaltzen dizuegu.

Aipatutako akordioaren arabera ELAk ez ditu ikastaroak antolatzen eta ez du ikastaroekin loturiko inolako dirurik kudeatuko. ELAk beti bezala formazioa hezkuntza profesionalen esku uztea defendatzen du eta sindikatuen finantziaziorako tresna izateari utz diezaiola. Horrez gain, formazioa langileen beharren arabera antolatu behar denez, UNED-Bergararen web-orrian inkesta bat prest duzue zuen beharren berri eman dezazuen.

Gogoratu, azkenik, ELAko afiliatuek ikastaroetan deskontua dutela.

Ikusi ikastaroak