Urdulizeko ospitalea erabat publikoa izan dadila eskatu dute sindikatuek

Urdulizeko ospitalea erabat publikoa izan dadila eskatu dute sindikatuek
Osakidetzak iragarri du Urduliz Ospitalea 2016ko hasieran irekiko duela. Baina herritarrei ez die azaldu, ezta langileen ordezkariei, nola kudeatuko duen zerbitzu-zorroa, batez ere ez-sanitarioak (mantentze-lanak, sukaldea, garbitegia, eta abar). Eta zerbait ezkutatzen ari direlaren susmoa dute sindikatuek.

Hau dela eta, uste dute Osakidetzari exijitu behar zaiola berna dezala zerbitzu publikoa %100ean, eta ez diezala aterik zanalik utzi biztanleriaren osasun beharrekin zerikusirik ez duten etekin gose aseezina duten enpresa pribatuei, osasun publikoari kalte handia eragin dien enpresa horiei.