Urdulizko Ospitalea %100 publikoa izan dadin bi orduko greba deialdia

2016/05/31
Ospitale honen pribatizazioen aurkako hainbat mobilizazio burutu ondoren, Satse, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek ekainaren 14rako bi orduko greba deialdia burutu dute. Osakidetza osasun publikoaren kontura negozio pribatua handintzen saiatzen ari da eta sindikatuok ez dugu beste lapurreta bat modu baketsuan burutzen utziko.

Osakidetzak urtero 330 milioi euro gastatzen ditu berezkoak dituen zerbitzuak pribatizatzeko. Garbikuntzaren kasuan erabakia hartu egiten du edozein pribatizaziok gainkostu ekonomikoa duen arren. Urdulizko Ospitalean bakarrik, garbikuntzaren pribatizazioak urtero 100.000 euroko gainkostua suposa dezake. Eztabaida honetan, azpimarratzekoa da Osakidetzako garbikuntza zerbitzu gehien esleituta dituen enpresako zuzendaria, Garbialdikoa, Euzkadi Buru Batzarreko kidea izan zela.

Egoera honen aurrean, sindikatuok Urdulizko Ospitalean pribatizazioen aurkako mugarri bat ezari nahi dugu. Ez diogu Osakidetzari lagako gure utzikeriaren ondorioz gizartearen osasunaren kontura negozioa egiten jarrai dezan.

Osakidetzako Ospitalearen funtzionamendurako ezinbestekoak diren hainbat zerbitzu nola kudeatuko diren argitu gabe jarraitzen du, hala nola garbikuntza, mantenua edo sukaldea. Bai Eusko Jaurlaritzak bai Osakidetzak pribatizazio berriak debekatzen dituen akordioak indarrean ditu, baina Osakidetzak akordio berri bat urratu nahi du.

Osakidetzak orain hainbat hilabete, Legebiltzar aurrean, erabaki bat hartu aurretik txosten tekniko bat egiteko konpromisoa hartu zuen, Ospitalea irekitzeko asteak falta direnean ez du inolako txostenik burutu. Lan egiteko modu honek gizartearekiko errespetu demokratiko falta izugarria suposatzen du. Txosten horrek bai zerbitzuaren kalitatearen zein kostu ekonomikoaren aurrean pribatizazioen beharra justifikatu behar zuen, argi dago ez dutela txostenik burutu bi zentzuetan pribatizazioa erabat arrazoigabea delako. Paro honek pribatizazioa moduko gai larri baten gaineko eztabaida publikoa sortu nahi du, Osakidetzak nola edo hala ekidin nahi duen eztabaida, hain zuzen.

Ospitale honen irekiera desastre bat izaten ari da, eta ez soilik langileen kudeaketaren ikuspuntutik. Ospitalearen irekiera behar bezalako azpiegiturarik izan gabe burutuko da, ez da tren zerbitzurik izango, Bizkaibuseko lineatan ez da errefortzurik aurreikusi, eta Leioa zein Erandioko biztanleak Gurutzetako Ospitalean artatuak izan daitezela eskatzen ari dira.

Esandako guztiarengatik, Satse, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuok Bizkaiko Osakidetzako langile guztiak, baina bereziki berriz ere lapurtu nahi dituzten lanpostuak kontratazio zerrenda publikoetatik egin beharko liratekeela ikusten duten langile-taldeei, ekainaren 14an burutzekoak diren 2 orduko grebara deitzen ditugu, 13:00etatik aurrera burutuko diren paroak.