UTESEk oso merke saldu du bere burua
Osakidetzak argitaratutako aginduaren arabera, Osasun Teknikari Espezialisten kontratazioa 1984ko ekainaren 14ko Aginduaren 3 eta 4 artikuluen arabera egin beharko liratekeela hainbat zerbitzutan (Laborategietan, Erradiodiagnostikoan, Anatomia patologikoan, Osasun Nuklearrean, Erradioterapian, Aho-hortzen Garbiketan, Dietetika eta nutrizioan, Osasun dokumentazioan eta Audioproteietan). Ebaki-Itsasi hau probestu zezaketen Kirofanoetako Arkoetako langileen egoera argitzeko, hori ere ez dute egin.
Agindu horrek zehazten duen gauza bakarra ekipoen erabilera, esandako zerbitzuetan, Teknikariek egin behar dituztela da, beste funtzio guztietan beste langileak “lagundu” egin behar dituzte, ondorioz, Instrukzio honekin Erakundeek interpretaziorako aukera handiak izaten jarraitzen dute kategoria ezberdinetako langileak kontratatzeko eta Teknikari titulaziorik gabeko langileek bere funtzioak egin ditzaten. Edonola, Instrukzio honek asko jota 20 bat langileri eragingo dio Osakidetza guztian.
Era berean, kasurik onenean akordio honek ez du enplegua sortzea eragingo, pertsona batzuk kaleratzea beste batzuk kontratatzeko baizik.
ELAk Postu Funtzionalen Dekretua berrikustea exijitzen jarraitzen du eta kategoria GUZTIETAKO funtzioak zehaztu daitezela, argi utziz Teknikarien funtzioak zeintzuk diren. Bide batez Lanpostuen Balorazioa egiteko probestu beharko litzateke.
UTESEk inolako azalpenik eman gabe mobilizazio bateratuetara ez etortzea erabaki zuenean ez genuen arrazoia ulertzen. Zergatik ez zituen bere aldarrikapenak mahaigaineratu elkarrekin defenda genitzan? Orain ulertzen dugu. Mobilizazioari uko egin dio sindikatu bizkarroi bat izateko, besteek bultzatutako mobilizazioari probetxua ateratzeko, saltzeko zerbait izateko. Hau da Osakidetzak nahi duen eszenatokia, ogi apur batzuen truke mobilizazioei uko egingo dieten sindikatuen bila ari da. UTESEk uko egin dio enpleguaren alde borrokatzeari, enplegu honen kalitatea defendatzeari, lan-karga duinak izateari, zerbitzua hobetzeari, kanosoei, moskosoei, jardunaldia laburtzeari, gaixotzeko eskubideari.... dena akordio honengatik.
Okerrena alde batera gelditze hau, langileak banatze hau, honetarako izatea da, jadanik indarrean zegoen arau bat aplika dadin, oraindik ere Osakidetzak nahi duena egiten jarrai dezan espazio handi bat utzita.
Osakidetzak lanpostuak sortu behar ditu, eztabaida horra eraman behar dugu. Horretarako DENON mobilizazio bateratuak behar ditugu, hau da Teknikariek lan-baldintzak hobetzeko eta landuin bat izateko esperantza bakarra.
Euskal Herrian, 2014ko uztailaren 10ean