Mobilizazio gehiago Osakidetzan

2015/02/02
Ekimen ezberdinak bultzatuko dituzte (sinadura bilketak, manifestazioak, kalitatezko arretaren aldeko astea, kontzentrazioak, osasungintza pribatizatzearen aurkako protestak...), Zuzendaritzak jarrera zurruna izaten jarraituko balu mobilizazio fase berri hau apirilak 29 eta 30ean burutuko diren bi greba egunekin bukatuko da.

Ekainean mobilizazioak hasi genituenetik Osakidetzak lan-baldintzei buruzko proposamen txikiak burutu ditu, hobekuntza zehatzak baino eragin mediatikoa bilatu duten proposamenak hain zuzen.

Sindikatu guztiok gure Osasun Publikoaren aurka burututako murrizketa guztiak bueltatzea eskatzen jarraitzen dugu. Ez diogu uko egiten Osakidetzak lapurtutako eskubide bati ere ez; edonola, mobilizazioek aurrera jarraituko dute Zuzendaritzak hurrengoa eskaini artean:

  • 2015erako Lan-eskaintza publikorako negoziazioa has dadila, 3.000 lanpostutik hasita eta Osakidetzako kolektibo ezberdinentzako enpleguaren finkatzea bermatuko duena.
  • Langile bakoitzak bere aurreko lanaldia eta lizentziak berreskuratu ditzan mekanismoak artikulatzea.
  • Langileak ordezkatzea, kasu guztietan eta lehen egunetik.

  • 2011ko Garapen Profesionaleko deialdiak ebatzi ditzala.

Sindikatu guztien agiria:

Eskaera hauen inguruan sindikatu guztion erabaki irmoa da mobilizazioekin aurrera jarraitzea. Ekimen ezberdinak bultzatuko ditugu (sinadura bilketak, manifestazioak, kalitatezko arretaren aldeko astea, kontzentrazioak, osasungintza pribatizatzearen aurkako protestak...), Zuzendaritzak jarrera zurruna izaten jarraituko balu mobilizazio fase berri hau apirilak 29 eta 30ean burutuko diren bi greba egunekin bukatuko da.

Eskaera hauek Osakidetzan galdutako lanpostuak berreskuratzea lehenetsi nahi dute, lan-kargak hobetzea eta eman dezakegun zerbitzuaren kalitatea hobetzea. Prest dago Zuzendaritza hau parametro hauen inguruan negoziatzera?