SEGURTASUN PRIBATUA (BFA)
Zaintzaileak elkarretaratu dira Bilboko Ogasunaren Ordezkaritza aurrean

Otsailean egindako greba egunak amaitu ostean, bilerak eskatu dizkiete Alse Seguridad enpresari eta baita Bizkaiko Foru Aldundiko kontratazio arduradun ezberdinei ere, gatazka desblokeatzeko asmoz.
Foru Aldunditik jasotako erantzuna da ez dituela bere gain hartzen berarekin lan-harremanik ez duten langileak, nahiz zerbitzuaren subrogazioaren erantzule zuzena izan eta kontratara bideratutako diru publikoaren partidarekin ordaintzen duena. Enpresaren, Aldundiarekin izandako elkarrizketen ondoren, hau itxi egiten dela zaintzaileen langileen baldintzak hobetzeko dirua ematera.
Langileek, Aldundiaren eta enpresaren erantzuna ezagutu ondoren, mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute. Apirilaren 10ean elkarretaratzea egingo dute Foru Ogasunak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean, Errenta aitorpenaren kanpainaren hasierarekin batera, eta ez dute baztertzen greba egun gehiago deitzea.