Albisteak

INDESAri, Arabako Foru Aldundiaren menpeko enplegu-zentroa, langileak bost axola zaizkio

2020/04/03

INDESAko zuzendaritzak ERTE bat eskatu zuen martxoaren 25ean. Horren bidez 347 langileri kontratua etetea proposatu dute, koronabirusaren osasun-alarmak dirauen artean. Eteteko diren postuak funtsezko zerbitzuen izendapenean sartzen ez direnak dira. Zuzendaritzaren proposamenaren arabera ERTEaren bidez langabeziara doazenen soldatak %100eraino osatzea onartzen da. INDESA enplegu-zentro berezi bat da, sozietate publiko gisa eratua, %100ean publikoa, Arabako Aldundiaren menpekoa, non 850 langile aritzen diren, haietako asko funtsezko jardueretan, eta lan-baldintzetan hobetzeko tarte handia dutenak, ez baitira iristen ezta mileurista izatera ere.

Bilboko udalean gertatzen ari den Koronabirusaren etengabeko hedapenari aurre egiteko neurriak berehala hartzea eskatu dio ELAk alkateari

2020/03/25

ELAk salatu duenez, azken asteetan, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren adostasunarekin batera udalak egin duen Koronabirusaren kudeaketa kaotikoa krisi betean dago. Kudeaketa horrek, ELAren atal sindikalak ziurtatu duenez, egoera kezkagarria ekarri du, Covid19-eko kasu positibo gehiago eman baitira (11 kasu baieztatu dira). Alkateari eskatu diote "hitzetatik ekintzetara pasatzea eta teknikariek proposatutako neurriak kontuan hartzea, kontaktuen katea geldiarazteko eta Bilboko langileak eta herritarrak babesteko".

Bilboko Udaltzaingoak, alkatearen aginduz, jendearentzako arreta zentroak irekitzera behartzen ditu

2020/03/13

ELAk Bilboko Udalean duen atal sindikalak egunak daramatza Udalari exijitzen neurriak har zitzala udal-langileek beren zerbitzu guztietan arriskurik gabe lan egin zezaten koronabirus izurritearen aurrean. Erantzunik jasotzen ez dutenez, neurri erradikalak hartu behar izan dituzte, eta erabaki bat hartu dute: ez dute publikoa artatuko, ez baitira ezarri kutsatzeak saihesteko eta herritarrei gaixotasuna transmititzeko neurriak.

Arabako suhiltzaileek pertsona eta baliabide eskasia salatu dute

2020/02/26

Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileek mobilizazioak antolatu dituzte euren jarduna segurtasun bermeekin egin ahal izateko dituzten baliabide eskasak salatzeko, bai suhiltzaile kopuruari dagokionez eta bai beharrezkoak diren bitartekoei dagokionez. Gainera, negoziazio mahaitik altxatzeko hartutako erabakian berresten dira, eta argi utzi nahi dute ez direla itzuliko orain arte lortutako akordioak sinatu arte eta diziplina espedienteak jaso dituzten bi ordezkari sindikalen egoera argitu arte.

Udalek Ertzaintzaren polizia ereduaren alde egin dute Udaltzaingorako

2019/12/19

Eusko Jaurlaritzak Arkautiko Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiaren Errektore kontseiluan adierazi du Euskal Polizia osorako hautapen prozesu bakar bat egiteko asmoa daukala. Eredu honekin, pausu definitiboa eman dute udaltzaingoko polizia eredua Ertzaintzaren berdina izan dadin; udal autonomiaren aurkakoa den neurri bat da. Gainera, udaletan negoziazio kolektiborako eskubidea urratzen da eta ez da Udaltzaingo ezberdinetan dagoen enpleguaren egoera larriarekin bukatzeko neurririk hartzen. Ertzaintzari dagokionez, hutsik dauden lanpostuak berehala betetzearen alde egiten du ELAk.

Udaltzainak plantillaren %25 gutxiagorekin lan egitera behartzen dituzte EAEko udalek eta Eusko Jaurlaritzak

2019/12/05

ELAk mobilizazioak iragarri ditu Arkauten eta udaletan, “udaltzaingoak bizi duen egoera larriari irtenbidea emateko, behingoz lanpostuak betetzeko eta enplegua egonkortzeko neurriak martxan jar daitezen exijitzeko”. Salatu duenez, Udalek eta Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakien ondorioz, EAEko Udaltzaingoan “izugarrizko utzikeria eta prekarizazioa dago, %30eko behin-behinekotasuna eta Arkauten formakuntza jasotzen ari diren eta 600 euroko soldata besterik jasotzen ez duten poliziak”. Udalak Jaurlaritzaren presio eta aginduei men egiten ari direlako kexu da sindikatua. Gehitu duenez, egoera jasanezin horrek eragin zuzena dauka langileen lan- eta bizi-baldintzetan, eta batez ere, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzu publikoan.

Langileen legez kanpoko lagatzea Bilboko Udalean

2019/05/14

Langileen legez kanpoko lagapena egiten du Bilboko Udalak. Hala ebatzi du Eusko Jaurlaritzako Lan ikuskaritzak, CIMUBISAn, Deusto Sistemas enpresa azpikontratatuan lan egiten duten langileen egoera aztertzerakoan. Bilboko Udalak, ordea, entzungor egiten dio Lan Ikuskaritzako erresoluzioari.

Bilboko Udaleko suhiltzaileen egoera jasangaitza da

2019/03/28

Bilboko suhiltzaileek protesta bilkura egin dute udaletxe aurrean euren egoera jasangaitza dela salatzeko. Hileko azken ostegunero bezala udalean osoko bilkura zegoela baliatuz, euren aldarrikapenak jasotzen dituen idatzi bat zabaldu dute.

ELAk Bilboko Udalak langile bat kaleratuko duela salatzen du

2018/10/19

Cimusa, Bilboko Udalaren udal enpresa bat da, udalaren beraren zerbitzu informatikoak mantendu eta hobetzen dituena. Beraz, Bilboko udalarena da %100ean. Cimusak langile bati kaleratze eskutitza eman dio; hutsik zegoen lanpostu bat betetzen ari zen langile bat kaleratuko du. ELAk adierazi nahi du, mota honetako kaleratze hau, Bilboko Udalean izan den lehena izango litzatekeela eta ez gaudela berau onartzeko prest.

ELA eta LAB sindikatuek lanuztea deitu dute Udal eta foru Administrazioan enplegu egonkorraren eta lan baldintzen alde

2018/02/14

ELA eta LABek elkarretaratzea deitu dute otsailaren 14an, Bilbon Udal eta Foru Administrazioan enplegu egonkorraren eta lan baldintzen alde. Azken urteotan 3.400 lanpostu inguru galdu dira Udal eta Foru administrazioan. Hutsik geratu diren lanpostuak bete gabe utziz eta zerbitzu osoak pribatizatuz, administrazio paralelo bat sortzen ari da. Sindikatuek otsailaren 28rako deitutako lanuzte eta mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte Udal eta Foru Administrazioetako langileak.

Otsailaren 28an lanuzteak udal eta foru administrazioetan

2018/01/31

ELA eta LABek Udal eta Foru Administrazioko langile guztiei egin diete dei -30.000 langile inguruk egiten dute lan sektorean- otsailaren 28rako deitutako lanuzte eta mobilizazioetan parte hartzeko, "mobilizazioen bidez bakarrik lortuko baita egoerari buelta ematea". LAB eta ELA sindikatuok langileen ordezkaritzaren %80 inguru dugu Udal eta Foru Administrazioan.