BILBOKO UDALEKO 2014ko EPEAREN OINARRIAK

2014/03/19
Martxoak 17, Bilboko udaltzaingorako EPErako oinarriak argitaratu dira. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

Bilboko udaltzaingorako EPErako oinarriak argitaratu dira. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Gora-beherarik ezean, datorren astetik aurrera Estatuko Aldizkari ofizialean publikatuko dira oinarriak eta behin BOEn argitaratu ondorengo egunetik aurrera, 20 egunen buruan, izen-emateko epea zabalduko da. Honen arabera, lehen frogak urte honetako ekainaren erdi aldera izan daitezke.

Afiliatuek eginiko galderak kontuan hartuta, Giza Baliabideen sailak esan digu, 120/2010 Dekretua (Euskal Poliziaren Hautaketa eta formazioaren araudiaren hirugarren aldaketa) aplikatuko dela udaltzain lanposturako hautatu ahal izateko. Berau, gazteleraz, honela geratuko da idatzita:

b) Tener 18 años de edad y no haber cumplido los 35 para el ingreso en la categoría de Agente. No obstante, para el ingreso en los cuerpos de Policía Local, podrá compensarse el límite máximo de edad con servicios prestados en la Administración Local, en cuerpos de Policía Local.

Parrafo honetako bigarren zatian esaten denak eragiten dion pertsona orok, aurkezpen eskaerarekin batera, beste udaltzaingo batzuetan lan egin izanaren zertifikatua aurkeztu beharko du. Tramite hau, ahal bait lehen egitea gomendatzen dizuegu, udal administrazioaren arabera, berau denboran luzatu baitaiteke eta eskaerak aurkezteko epea bukatu baino beranduago eman diezagukete eta. Beraz, ahal bait lehen tramite hori egin.

Udaltzaingorako EPEan parte hartzeko eskakizun orria, oinarriekin batera argitaratu dena izango da. Formatu hori.

ELAk, lanpostuak gehitzeko eskatu du, jubilazio eta ezgaitasunek eraginda aurten Bilboko udaltzaingoan egon litezkeen lanpostuak ere betetzeko. Hala ere, Bilboko udalak izango du azken hitza.

EPEaren gainean informazio gehiago dagoen heinean informatzen jarraituko dugu.