Bizkaiko Foru Aldundiak ez ditu eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen Covid-19ari aurre egiteko

Asko dira kolektiboak bete eta indartu ditzakeen lanak: larrialdi egoera naturan eta landa ingurunean nola aplikatzen den zaintzea, hirugarren adinekoen kolektiboari laguntzea, botikak banatzea, maskarak, eskularruak... Puntu horretan, ELAk salatzen du Bizkaiko Foru Aldundia ez dela erabiltzen ari dituen baliabide guztiak desinfekzio horiek edo beharrezkoak diren beste zeregin batzuk egiteko.
Basozainen kolektiboak lan horiek egiteko eskaintza egin zion Aldundiari. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiak ez ditu aktibatu COVID-19ren aurkako prebentzioa bezalako funtsezko zeregin bat egiteko.
ELAk eskerrak eman dizkie Basozainei une honetan eskaintzen ari direlako, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio behingoz aktiba ditzala langile horiek bizkaitarren osasuna prebenitzeko eta zaintzeko.