NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak kalera irten dira hitzarmena berritzeko aldarriarekin

2023/04/26
Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFE ordezkariak deituta, bertako langileak kalera atera ziren atzo “Hemen lan egin, hemen erabaki- Para garantizar el poder adquisitivo” lelopean.

Ehundaka langilek bat egin zuten langile batzordeak mobilizatzeko egindako deiari. Mobilizazio honekin, langileak argi eta ozen aldarrikatu nahi izan zuten Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunei hitzarmena berritzeko eta galdutako eros ahalmena berreskuratzeko proposamenak mahai gainean jarri behar dituztela.

ELAko atal sindikalek oso positiboki baloratzen dute langileek mobilizazioari eman dioten atxikipena, eta aurrerapausoak ematen ez badira, mobilizazio berriak bultzatuko dituztela adierazi dute.