UDALHITZ

ELAk akordioa berritzeko aldarrikapen dekalogoa aurkeztu du

2025/05/30
%51,40ko ordezkaritzarekin ekingo dio negoziazioari ELAk. Orain edukien negoziaketetan ikusiko da, EUDELek premisetan adostutakoa betetzeko borondatea duen ala ez. Hurrengo bilera ekainak 27 an izango da.

EUDELeko egoitzan UDALHITZ-a berritzeko negoziazio bilera eman da. Orain arteko bilerak, ordezkaritza argitzeko eta EUDEL ek udal langileen lan baldintzak hemen erabakitzeko borondatea zuen ala ez argitzeko, negoziazio oinarriak eta bermeak zeintzuk ziren adosteko izan dira. Hori adostuta, orain benetako negoziaketa hasiko da eta ikusiko diren edukietan, EUDELek premisetan adostutakoa  betetzeko borondatea duen ala ez.

Bilera honetan langileen plataformak eraman dituzte sindikatu guztiek eta horrez gain ELAk aldarrikapen dekalogo bat eraman du. Dekalogo hau ELArentzat ezinbesteko diren edukiak daude jasota eta hauen inguruan adostasunik eduki ezean sindikatua ez da beste eduki batzuen negoziazioan ariko.

Dekalogoaren aldarrikapen nagusi orokorrak hauek dira:

  1. Soldata: 2025ean %8,5ko soldata igoera. 2021-2025 eko galdutako KPI berreskuratzeko eta aurretik galdutakoaren aitortza.
  2. Enpleguan hobekuntzak: Pribatizaziorik ez eta pribatizatuen esparruan publifikazioa. Behin behinekotasuna % 6 ra jeitsi ta behin behinekoen egonkortasuna. 
  3. Gazteberritze neurriak: Jubilazio primak berreskuratu. Erretiro partziala.58 urtetik aurrera lanaldi murrizketak. 
  4. Ihardunaldiak: 1455 ordu urteko. 32 asteko. Euskaltegi, kontserbatorio, musika-dantza eskola ordutegian hobekuntzak. Larunbatak jai egun.
  5. Lan Osasuna: Gaixotasun arruntagatik %100ko ordainsaria.
  6. Hautaketa prozesuak: Tokiko erakundeetan egin beharko dira prozesu guztiak.
  7. Euskara: 15 urtean lanpostu guztietan bi hizkuntza ofizialak derrigorrezkoak izatea.
  8. Berdintasun neurriak: Berdintasun plan eraginkorrak adostu.
  9. Lizentziak eta baimenak: Baimenak loturagrama bitartez ematea, pertsona migratzaileek beren egoera erregularizatzeko baimena… eta beste asko.
  10. Transizio ekosoziala: Erakundeek aztertu beharko dute hondakin, kontsumo… egoera eta bost urtetako plan bat adostu hobetzeko.

Guzti hau lortzeko ezinbestekoa izango da udaletxe guztietako langileen konpromiso eta borroka eta ELAk hurrengo hilabetetan hauek bultzatuko ditu. Hobekuntzaz betetako UDALHITZ berri bat edukitzeko garaia da eta horretarako borroka da bide bakarra.