ELAk Bilboko Udalak langile bat kaleratuko duela salatzen du

2018/10/19
Cimusa, Bilboko Udalaren udal enpresa bat da, udalaren beraren zerbitzu informatikoak mantendu eta hobetzen dituena. Beraz, Bilboko udalarena da %100ean. Cimusak langile bati kaleratze eskutitza eman dio; hutsik zegoen lanpostu bat betetzen ari zen langile bat kaleratuko du. ELAk adierazi nahi du, mota honetako kaleratze hau, Bilboko Udalean izan den lehena izango litzatekeela eta ez gaudela berau onartzeko prest.

 

Bilboko udal enpresatarako hitzarmenak -enpresek onartua, baita Cimusak ere-, enpleguan egonkortasuna bermatzeko konpromisoa barnebiltzen du eta gainera, mahai gainean daukaguna bezalako egoerak ez gertatzeko mekanismoak arautzen ditu (mugikortasuna, berrasignazioa…).

ELAk kaleratutako langilea berronartzea exijitzen du, berehala. Era berean, bai Cimusari, baita Bilboko Udalari ere esan nahi diegu ez garela geldirik geratuko urriaren 22an langile hau kaleratzen baldin badute. Gure esku dauden ekintza guztiak (bai sindikalak, bai juridikoak ) aurrera eramango ditugu.

Gainera, udal enpresa honetan dagoen enpleguaren egoera salatu nahi dugu, ondorengo gaiak azpimarratuz:

  • Udal zerbitzuen geroz eta pribatizazio handiagoa ematen ari da. Sortzen den zuzeneko enplegua geroz eta txikiagoa da eta gainera, ezegonkorra.
  • Cimusan azpikontratatuta dauden langileen erabateko prekarizazioa, miseriazko estatuko hitzarmenen bidez.
  • Zesio ilegala: ELAk, (gutxienez) bi langileren zesio ilegala dagoela salatuko dugu Lan Ikuskaritzan. Langile hauen soldata, 19 urteko aintzinatasunarekin, ez da hilabetean 1000 eurora iristen.

Cimusako zuzendaritzaren jarrera salatu nahi dugu, gezurretan ari baita, helburu bakarrarekin: langileak zatitu eta beraien artean mokoka jartzea. Ez dugu horrelakorik onartuko.

ELAk beti defendatu du lanpostuen egonkortasuna eta lan duina. Kasu honetan berdina exijitzen dugu:

  • Kaleratutako langilea berehala berronartzea.
  • Langile zuzenak, lehenbailehen beraien lanpostuak egonkortzea.
  • Azpikontrataturiko langileek lan baldintza duinak izan ditzatela, gaur egun dauzkatenak.