ELAk Euskal Poliziaren EPE bateratuan banakako erreklamazio ugari erregistratu ditu eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio berauek aintzat har ditzala

2020/12/17
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren EPE bateratua polemikan murgildu da beste behin ere. Kasu honetan, Ertzaintzako zein Udaltzaingoetako 857 plazetako bat lortzeko hautagaiek merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko moduagatik. Izangaiek, izena ematerakoan, beren merezimenduak alegatu eta egiaztatu beharko zituzten, gero puntuatu ahal izateko (esperientzia, hizkuntzak, titulazioak). Zenbait izangaiek beren merituak alegatu zituzten, baina ez zituzten egiaztatu.

Orain kalifikazioak atera dira eta hainbat hautagai kaltetuak izan dira. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ez du akatsa zuzentzeko eta alegaturiko merezimenduak egiaztatzeko epea irekitzeko aukerarik eman. Horrek erabateko babesgabetasuna sortzen die izangaiei, eta Segurtasun Sailak bere inposizio-politikan jarraitzen duela eta langile publikoekiko erabateko enpatia falta duela erakusten du; kasu honetan, Ertzaintzako edo Udaltzaingoko hautagaiak.

ELAk berretsi du LEP bateratuaren eredu honek ez duela funtzionatzen eta beharrezkoa dela Eusko Jaurlaritzak ezarritako eredu hau berrikustea.