HAUTESKUNDE SINDIKALAK

ELAk Gasteizko Udaleko hauteskunde sindikaletan gehiengo osoa lortu du

2023/04/20
Langile laboralen artean izandako hauteskundeetan ELAk 9 delegatu lortu ditu. Azaroko funtzionarioen hauteskundeei gehituta, guztira 19 delegatu izango ditu ELAk Gasteizko udaleko langileen artean, gehiengo osoa.

Apirilaren 20an Gasteizko udaleko langile laboralen ordezkariak hautatzeko hauteskunde sindikalak egin dira. ELA izan da hautagaitza aurkeztu duen sindikatu bakarra; ondorioz, hautatzen ziren 9 delegatuak lortu ditu. Azaroan Langile Funtzionarioen artean izandako hauteskundeetako emaitzak kontutan hartuta, ELAk gehiengo osoa lortu du Gasteizko udaleko langile guztien artean (Funtzionarioak eta Laboralak).

Emaitza hauek ELAk azken urteetan Gasteizko udalean egindako lana balioesten dute. Etorkizunean ildo horretatik jarraituko dugu irmoki, langileak, enplegua, soldatak eta gure hitzarmena defendatu eta lortzeko borrokan.