ARABAKO EGOITZA ETA ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAK

ELAk hurrengo hilabeteetan lau greba egun deitu ditu

2025/05/08
Grebak maiatzaren 22 eta 23an eta ekainaren 4 eta 5ean izango dira. Patronalek gaurko planifikatutako mahai negoziatzailea bertan behera utzi dute eta bestetik Aldundiak ELAk eta LABek eginiko testu proposamenari erantzun gabe jarraitzen du.

Gaur goizerako deituta zegoen Arabako egoitza eta etxebizitza komunitario sektorearen mahai negoziatzailea bertan behara utzi dute Patronalek. Aitzaki errealik gabe, gaur ez biltzea erabaki dute empresek. ELAk eta LABek Sektoreko patronalek denbora irabazi nahi dutela eta langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko borondaterik ez dutela salatu nahi dugu.

Bi sindikatuok pasaden asteetan proposamen bat helarazi genion Patronalei eta Arabako Aldundiari. Momentu historikoa ulertuz egin zen eta oso argi esan genien sektore honek dituen aldarrikapenak. 6 urte baina gehiago irauten duen gatazka honi konponbidea bilatzearen ideiarekin egin zen. Baina, gaurko mahaian ikusi dugunari dagokionez, uste dugu patronalak ez daudela bide horretan. Gainera, Arabako Aldundiak ez du ezta ere gure proposamenari erantzun.

Gauzak horrela, ELAk eta LABek langileen mobilizazio eta grebekin jarraituko dugu. Momentu honetara grebak eta langileek aktibazioak ekarri gaitu eta borrokan jarraituko dugu. Hala, hurrengo hilabeteetarako 4 greba egun deitu ditugu: maiatzaren 22 eta 23an eta ekainaren 4 eta 5etan. Bada garaia, 6 urteren ondoren, zaintza sektore prekarizatu eta feminizatu honen lan baldintzak hobetzeko.