ELAk, LABek, UGTek eta CCOOk mobilizazioak iragarri dituzte telelaneko plan bat aldarrikatzeko eta akordioa/hitzarmena eguneratzearen alde
Akordioa/Hitzarmena, duela 7 urte baino gehiagotik eguneratu gabe dago, guztiz zaharkituta geratu da egungo ingurune sozio-ekonomikoan gertatu diren egiturazko aldaketa sakonen ondorioz; eta, hori dela eta, errealitate berrira egokitzen ez diren lan-baldintzekin.
Era berean, Aldundiak ingurumen-iraunkortasunari dagokionez babesten dituen helburuekin koherentea den jarduera aldarrikatzen dute; hala nola, karbonoaren aztarna gutxitzea, trafikoaren joan-etorriak murriztea eta energia-eraginkortasuna, baita eta telelanaren bidezko familia-kontziliazioa ere.
Hala ere, Bizkaiko Aldundiak behin eta berriz errefusatu egin du beste administrazio batzuetan ezarri den benetako telelan-plan bat abiaraztea, funtsezko eta egiaztatutako tresna bat dena.
Mobilizazioak aste honetan hasi dira Foru Ogasunaren Feria eraikinean, Kaputxinoetan, eta datozen asteetan gainerako lantokietara zabalduko dira.