OPEAK ETA LAN POLTSA

Udaltzaingoko OPE propioen apustua norabide onean da

2025/02/21
ELAk behin eta berriz esan du egungo ereduak ez duela funtzionatzen eta kaltea dakarkiela bai udaltzaingoei eta baita herritarrei ere.

Badira hamar urte Eusko Jaurlaritzak eta udal erakundeek, Udaltzaingoan, Arkautek kudeatutako hautaketa eredu bateratu baten alde egin zutela (OPEak eta lan-poltsa). Eredu hori Poliziaren Legearen bosgarren aldaketan berretsi zen 2020an, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin eta ELAren kontrako jarrerarekin, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta EUDELek babestu duen hautaketa-eredu horrek berarekin ekarri du EAEko udalerri-kopuru oso altu batean egoera hau izatea:

  • Egiturazko langile-falta kezkagarria. EPE bateratuarekin ez dira lanpostu asko betetzen, udal askotan.
  • Erakunde horietako askotan behin-behinekotasuna % 40tik gorakoa izatea.
  • Plantilletan errotazioa erabat onartezina da, eta ondorio larriak ditu plantillentzat eta herritarrentzat.
  • Eremuaren errealitatea eta indiosinkrazia ez ezagutzea, eta horrek kalte larria eragiten die bai herritarrei bai udaltzaingoei.
  • Herritarrei ez zaie gure hizkuntzan, euskaraz, zerbitzurik bermatzen.

Arkautek babestutako prestakuntza-ereduari dagokionez (gainezka dagoen eta prestakuntza eredu zaharkitua duen arkauti), udaltzainei gaur egun ematen zaien prestakuntza eredua Ertzaintzari ematen zaion bera da, funtzio desberdinak dituztenean, eta udaltzaingoaren zeregin nagusia asistentziala, hurbilekoa eta udalerriko errealitatera oso errotua izan behar denean.

Ondorio gisa, eredu honek ez du funtzionaten eta kasu askotan tokiko erakundeek kritikatu egin dute.

Beraz, ELAk behin eta berriz eskatu die EUDELi eta udal erakundeei EPEen eta lan poltsa propioen aldeko apustua egiteko erakundean bertan, eta horiek honako hau ahalbidetzeko:

  • Plantilla dimentsionatuak eta egiturazko gabeziarik gabeak.
  • % 6tik beherako behin-behinekotasuna.
  • Zerbitzua eman behar zaien herritarren indiosinkrazia ezagutzen duten udaltzainekin.
  • Errotaziorik gabe.
  • Zerbitzua euskaraz ematea bermatzea.

Horregatik, Azpitia, Zumaia eta Getariako udalek eta aurretik beste udalerri batzuek, hala nola Ondarroak, Lekeitiok edo Markinak hartutako erabakia norabide egokian doazela uste dut, eta norabide sakonean doazen beste erakunde batzuk animatzen ditugu.