DONOSTIAKO GIZARTE EKINTZA
Ia erabateko jarraipena bigarren greba egunean

Lau paro eta greba egun bat egin ondoren bigarren greba egun oso arrakastatsua izan da. Langileak indarrez gainezka daude zerbitzuaren hobekuntzaren bidean borrokatzen jarraitzeko. Gaurko egunean goizean goiz kotxe karaba bat abiatu da protesta hirian zehar eramateko. Horren ondoren udaletxe parean elkarretaratzea egin dute langileek.
Bertan arduradun politikoei interpelatu zaie, behingoz negoziatzen hasi eta irtenbide bat jarri diezaioten gatazkari. Urte hasieratik darama kolektiboa salatzen egoera eta mobilizazioak intentsifikatzen doaz. Gaur bigarren greba eguna izan da eta bihar hirugarrena izango da. Apirilak 28, 29 eta 30an bost greba egunetara iritsiz
Plantillak adierazi duenez, Donostiako udaletxeak negoziatzen hasi, lan taldea handitu eta lan baldintzak hobetu ezean borrokak jarraituko du. Udaleko Langileen Batzordetik salatu nahi dute langileak muga-mugan daudela. Gobernu-taldearen arduragabekeriak oso egoera kezkagarria ekarri du eta langileek ezin diete Donostiako herritarren premiazko beharrei erantzun.
Hortaz, bihar hirugarren greba egunean Donostiko udaletxetik goizeko 11:00tan abiatuta, manifestazio bat egingo dute Urdanetako zentru bitartean eta hiritar guztiak deitu dituzte parte har dezaten.