UDALAREN AUKERAKO LANALDIA ARRIGORRIAGAN

2014/03/28
Martxoak 6an Asier Albizua Alkateak, Dekretu bidez, Udaltzaingoaren ordutegia erabat aldatu du, langileen erabateko desadostasunarekin

Idatzi honen izenburuan ageri den argazkiak ondo erakusten du Udalean bizi dugun egoera. Enplegu publikoa suntsitzen da, lanpostuak amortizatuz, erretiroagatik edo gaixotasunagatik hutsik geratzen diren  hutsuneak bete gabe utziz,  langileak  aldi  berean  lanpostu  bi  betetzera  behartuz,  edo  beraien lanpostuei ez dagozkien funtzioak betetzera behartuz. Martxoak 17an herritarrek ez zuten liburutegiko mailegu zerbitzua erabiltzerik izan, itxita egon zelako. Eta ez da lehen aldia izan.

Are gehiago, martxoak 6an Asier Albizua Alkateak, Dekretu bidez, Udaltzaingoaren ordutegia erabat aldatu du, langileen erabateko desadostasunarekin. Lan egin beharreko jai eta gau egun kopurua handitu du, errefortzuak ezarri eta txandak aldatu ditu. Malgutasuna nonahi.

Honek,  udaletxe  honetako  langileen derrigorrezko  eta doako  disponibilitatea suposatzen du, zeinak Alkateak nahi duenean lanera etorri behar izango dugun. Irizpide honekin, ohiko lanalditik kanpora egindako zerbitzu bereziengatiko haborokina desagertzen da, urteko ordutegia berak nahi duenean aldatzeko eskumena hartu, eta zerbitzu berezitik zerbitzu arrunta izatera pasatzen direlako.

Oso larria iruditzen zaigu eta langileak erabateko indefentzioan uzten gaitu, txandak aldatuz, eta beste behin Udalhitz ezerezean utziz. Gaitera igandeetako gaueko  txanda  ezabatzen  du,  langileek  gaueko  00:00etan  txanda  amaitu  eta etxera joateko agindua dute, 6 ordutako lanaldia egin ondoren. Zerbitzuak ezartzeko eskumena Alkateak bere gain hartu du, hiritarren segurtasunean pentsatu edo  irizpide tekniko-polizialetan oinarritu gabe.

Beste behin, “hiritarren eztabaida guneen” sustatzaileak bere benetazko aurpegia erakutzi du, bere irizpidea eztabaidatzeko tarterik utzi gabe, nahiz eta urteko ordutegia negoziatzeko eskeintza egin diogun, beti ere beste aldekoak onartu eta Udalhitz oinarritzat hartuz.

Kosta  ahala  kosta,  Dekretu  honen  kontra  joateko  asmoa  daukagu,  bide juridikoari uko egiten ez diogularik.