Udaletan greba aktibatzea proposatu dio ELAk LABi
ELAk LABi proposatu dio EAEko udaletan greba aktibatzea udaletako lan baldintzak hobetzeko.
Urtarrilean, ELAk hainbat proposamen helarazi zizkion LABi, baina ez zen akordiorik lortu mobilizazio dinamika bateratua abian jartzeko. Udalhitzen azken mahaiaren ostean egin dute azken saiakera. Mahaian aurrerapausorik ez zegoela berretsiz, eta ELAk proposatuta, bilera bat egitea erabaki zuten martxoaren 24rako.
Orain, ELAk harridura agertu du LABek hartutako azken erabakiaren aurrean: apirilaren 17 eta 21erako ordubeteko lanuzteak deitzea, aldebakarrez.
ELAk deitoratu du mobilizazio garrantzitsu bat abian jarri eta udaletako lan baldintzak hobetzeko greba egutegi bateratua aktibatu beharrean, "LABek bere interesak lehenetsi izana". Hori harrigarria da, udaletako egoerari buruzko analisiak partekatzen dituztela kontuan hartuta.
LABen jarrera hori gorabehera, atzo, martxoak 24, bi sindikatuak bildu ziren eta ELAk proposamen bat helarazi zion lanuzteak eta greba bateratzeko.
ELAk adierazi du LABek ez batzea erabakiko balu, sindikatuak bere bide propioa egingo lukeela.