UDALTZAINGORAKO BEHIN BEHINEKO LANPOSTUAK BETETZEKO LAN POLTSA BAT

2014/02/28
Izena emateko epea, otsailaren 25etik, martxoaren 13ko goizeko 11ak arte izango da

Arkauteko Akademiak, UDALTZAINGORAKO BEHIN BEHINEKO LANPOSTUAK BETETZEKO LAN POLTSA BAT onartu du. Gainera, lan poltsaren oinarrian eta araudia ere onartu dira eta lan poltsa hau erabiltzera atxiki diren udalek sinatu beharreko hitzarmen markoa ere bai.

Ematen duenez, Hitzarmen marko hau, 12 udalek sinatu dute (Irun, Getxo, Santurtzi, Sestao,Basauri, Zarautz, Mungia, Abanto-Zierbena, Gorliz, Ugao-Miraballes, Plentzia eta Lekeitio, e4ta beste hainbatek, berehala sinatzeko asmoa daukate.

Onarturikoaren laburpena

  • Behin behineko udaltzaingoaren lan poltsa hau, sinatzen duten udaletako behar tenporalak betetzeko da (oporrak, bajak, etab...)
  • Aurreikusitako epeak, oso motzak izango dira, udaltzain hauek ekainerako lanean izateko asmoarekin onartu baitute.
  • Izena emateko epea, otsailaren 25etik, martxoaren 13ko goizeko 11ak arte izango da
  • Izena ematea, arkauteko akademiako web orriaren bitartez egin beharko da (http://www.arkauteakademia.net/web/plea-avpe)
  • Temarioaren azterketak, proba fisikoak eta pertsonalitate frogak, martxoaren bukaeran hasteko asmoa dago, 29an.
  • Lan poltsan parte hartzeko Betebeharrak (altuera, adina, etab...) Udaltzaingoko EPEetan parte hartzeko berberak dira.
  • Oposaketak, hiru froga dauzka: 11 gaitan oinarrituriko froga, froga psikoteknikoak eta 3 proba fisiko (oinarriak ikusi)
  • Euskera perfila, merito bezala baloratuko da (PL1= 5 puntu / PL2= 10 puntu)
  • Lan poltsako lehen 80 pertsonek, urte honetan bertan Arkauteko akademian oinarrizko ikastaro bat egingo dute, 40 laguneko bi txandatan, ekainean, hitzarmena sinatu duten udaletan lanean hasteko.

 

ELA-Udaltzaingoak, ELAko afiliatuentzako temarioa prestatuko du eta honen gaineko IKASTARO bat prestatzeko lanean gabiltza.