GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK

Zumarragako udal gobernuak ez du babestu langileen ekimena

Zumarragako udal gobernuak ez du babestu langileen ekimena
Grebaren 171.egunean, sektorean bizi duten prekaritaterarekin amaitzeko aldarria udaletara eramaten ari dira egun hauetan. Errenterian, Zumaian eta Ordizian itxialdia aurrera eraman badute ere, Zumarragan udal gobernuaren babesik ez dute izan grebalariek eta ezin izan dute itxialdia burutu.

Gipuzkoako Erresidentzia eta eguneko zentroetako lan gatazkak 171 greba egun bete dituen egunean, Ordiziako San Jose egoitzetako langileak euren udaletxean itxialdia hasi dute. Atzo Errenteria eta Zumaian egin zuten. Zumarragan aldiz, grebalariak ezin izan dute itxialdia burutu, udal gobernuak ez baitu babestu ekimen hau.

Pasa den astean burututako azken mahai negoziatzailean patronalek ez zuten prekaritatearekin amaituko lukeen kontratazioari buruzko inongo neurririk ekarri. Bestalde, Foru Aldundiak negoziazio mahaian zuzenean parte hartzeko deiari muzin eginda, ez da gai agindu zuen langileen prekaritate eta genero diskriminazioari aurre egingo dion lan hitzarmen bat mahai gainean jartzeko.

Hau honela, langileek euren aldarrikapenak udaletara eraman dituzte oraingoan. Bertako ordezkaritza politikoei ardura eta urjentzia politikoa eskatuko die eta behingoz, hitzarmenean partzialtasunarekin amaitzeko neurriak jar ditzatela exijitzea eskatuko die.  

Izan ere, gaur, sektoreko langileen ia erdiak borondatezkoak ez diren lan kontratuak ditu. Datu hau azken urteetan areagotzen ari da baina egoitzen antolamendua aztertuz inondik inora ez da datua justifikatzen; soilik zaintza esparruko enpresen mozkinak biderkatzeko estrategiak egiten du. %100eko lan kontratuak ezartzea eskatzen dute langileek besteak beste.

Hau honela, langileek ez dute baztertzen udal gehiagotan ere itxialdiak jarraitzea datozen egunetan.