+300 enplegu arriskuan lelopean mobilizatuko dira bihar Laudion

Aurreko ostiralean Laudioko Glavista enpresako langileek mobilizazioa deitu zuten, enpresaren egoera eta funts putreen eskuhartze zitala salatzeko. Oraingoan SOS Airaldeak deituta, Laudioko herriak 3 langileen gatazka bilduko ditu: Glavista, Talleres Abasolo eta Madres Mercedariasenak hain zuzen ere.
Parte hartzen dugun SOS Aiaraldeak plataformak salatu duenez eskualdean 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan, eta hori jasanezina zein onartezina da. Eskualdean argi eta garbi utzi nahi dugu egoera iraultzeko eredu bakarra borrokatzea dela, hori dela eta bihar Laudioko Herriko Plazatik 18:30etan mobilizazioa deitua dago.