El Vivero (Galdakao)
Adingabeen zentroa itxi eta 19 pertsona kaleratu nahi dituzte

Galdakaoko (Bizkaia) El Vivero adingabeen zentroa irailaren 30ean itxiko dutela eta 19 langile kaleratuko dituztela salatu dute LABek eta ELAk, Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Landalan enpresak (Emankor Taldea) kudeatutako zentroa da, baina Bizkaiko Foru Aldundia da arduradun zuzena, azpikontratatutako zerbitzu publikoa baita. Egoitzan geratzen ziren 22 adingabeak Bizkaiko beste egoitza batzuetara eraman dituzte jada, hala nola Loiura, Zornotzara, Urduñara edo Izurzara. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako arduradun Amaia Antxustegi Ziardaren arabera, zentroa itxiko dute inoren kargura ez dauden adingabe atzerritar gutxiago daudelako orain. Hala ere, Loiuko, Amorebieta-Etxanoko, Urduñako edo Izurtzako egoitzak gainezka daude gaur egun. Horren adibide da Agintzari kooperatibak Zornotzan zuzentzen duen egoitza; izan ere, 60 plaza ditu hitzartuta Foru Aldundiarekin, baina aste honetan 65 haur inguru ditu. "Argi dago Bizkaiko Foru Aldundiak eta Landalan-Emankor taldeak El Viveroren itxiera eta kaleratzeak gauzatzeko emandako argudioak ez direla baliozkoak", adierazi dute.
https://www.ela.eus/eu/ibaizabal-nerbioi/albisteak/adingabeen-zentroa-itxi-eta-19-pertsona-kaleratu-nahi-dituzte
https://www.ela.eus/eu/ibaizabal-nerbioi/albisteak/adingabeen-zentroa-itxi-eta-19-pertsona-kaleratu-nahi-dituzte/@@download/image/VIVEROONA.jpeg