Laudioko Guardian

Akordiorik gabe amaitu da Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziazio epea

2025/04/02
ELAren ustez, ez dira EEEren arrazoiak egiaztatu, eta kaleratze kolektiboaren aurka egingo du epaitegietan. Sindikatuak salatu du inoiz ez dela mahai gainean egon lanpostuak bermatuko lituzkeen industria proiektu bat egiteko aukera.

Laudioko Guardian enpresako Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) kontsulta-aldia amaitu da, akordiorik gabe. ELAk azaldu du prozesu horretan konpainiak ez dituela kaleratzeen arrazoiak egiaztatu, eta aukera bakarra planteatu duela: kaleratzeak onartzea kalte ordainen truke. ELAk salatu du EEEari buruzko kontsultaldia akastuna izan zela, labea modu irregularrean itzali zelako.

ELAren arabera, inoiz ez da egon industria proiekturik lanpostuak bermatzeko. Sindikatuaren ustez, multinazional amerikarrak 2020an iruzurrezko salmentarekin eta 2024ko uztailean Autoglasseko langileen kaleratzearekin hasitako zirkulua itxi nahi du. Gainera, Guardian ixteko prozesuan erakundeak, eta bereziki Eusko Jaurlaritza, multinazionalarekin batera joan izana kritikatu du.

Negoziazio prozesua amaituta, ELAk errekurtsoaren bide juridikoa hasiko du.