Amurrioko Inauxa lantegian kaleratzeak salatu ditu ELAk

2020/05/21
Amurrioko Inauxa enpresak behin-behineko langileen kaleratzea iragarri duela salatu du ELAk. Era berean, talde bereko EDAI Ingeniaritzan beste 6 kaleratze izango direla azaldu du sindikatuak.

Mubea multinazionaleko kide den Amurrioko Inauxa enpresak  apirilean jakinarazi zien behin-behineko langile guztiei kontratuak amaitu zirela. Horretarako COVIT-19aren krisiak sortutako egoeraz  eta Amurrioko lantegian aurkeztutako ERTEaz baliatu da. 

Gainera, Inauxa eta Mubeak EDAI ingeniaritza ixteko prozesua martxan jarri dute. Honen ondorioz 6 langile kaleratuko dituzte.

ELAk horrelako enpresa praktikak salatzen ditu, pandemia egoera aprobetxatuz enplegua suntsitzen dutelako eta langileen egoera are gehiago prekarizatzen dutelako.