Amurrioko Valvospain lantegia itxieraren atarian dago

2020/11/20
Valvospain Industrial enpresa (Lazaro Ituarte, besteak beste) Amurrion dago, valvuleriaren sektorean kokatuta, eta hartzekodunen konkurtsoan dago 2019ko ekainetik. Jabeen kudeaketa kaskarra, estrategia desastrosoekin eta 35 milioi euro baino gehiagoko zorrarekin 90 langileko empresa batentzat. Hori dela eta, empresa likidazio eta salmenta prozesuan dago.

Konkurtso prozesuak aurrera jarraitu du pandemiak eragindako eragozpenekin, epaitegiak eta gainerakoak geldiarazteari dagokionez. Abuztuan amaitu zen enpresa ekoizpen unitate moduan (UPA) erosteko eskaintzak egiteko epea. Dauden eskaintzak oso kaltegarriak dira langileentzat, guztiek egungo plantilla % 70 inguru murrizten baitute.

Martxoan, pandemiaren ondorioz, ezinbesteko aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat aplikatu zen, eta gaur egun 2020ko azarora arte jarraitzen du, 2 luzapen automatikorekin. 8 hilabete etxean, prozesua noiz konponduko zain.

Valvospaingo ELAren sindikatu ataletik erabaki dugu errekurtsoa aurkeztea irailaren 30ean aurkeztutako Halabeharrezko enplegu-erregulazioko espedientearen azken luzapenaren aurka. Gaur egungo Halabeharrak konkurtsoren intereserako baino ez du balio, langileak enpresatik urrun mantentzeko. Bitartean, espedientetik kanpo jarraitzen duen zuzendaritzak soldatak kobratzen jarraitzen du, nahiz eta lantegian ia jarduerarik izan gabe.

Langileok zentzurik gabeko Halabeharrezko lan erregulazioko espediente baten ondorioak pairatzen ditugu, gehiegi luzatzen den eta langile gehienei kalte egiten dien prozesu batean, eta langabezian itxaroten jarraitzera kondenatzen gaitu, beste enplegurik bilatu ezinik eta amaiera datarik gabe.