Amurrion gertatutako lan-istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea

Sindikatuek lantokietan dagoen prekaritatea salatu dute, hori baita istripuen arrazoi nagusia. Izan ere, aurten, 52 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan-ezbeharren ondorioz; “zifra hori onartezina eta jasangaitza” da. Gauzak horrela, laneko segurtasun eta osasunaren arloan aldaketak egiteko garaia dela berretsi dute, hainbeste heriotza eta patologia eragiten dituen prekaritatea gainditzeko.
Nabarmendu dute prebentzioa produkzioaren aurretik jartzen ez bada, pertsona gehiagok jarraituko dutela gaixotzen eta hiltzen. Horregatik, prebentzio-arloko protokoloak betetzen ez dituzten enpresak irmotasun handiagoz eta bitarteko gehiagorekin zigortzearen alde agertu dira. “Patronalak eta erakundeek egoera hau irauli behar dute”, laburbildu dute.