Azaroaren 15ean Marisol eta bere adin txikiko alabaren etxegabetzea deituta dago Basaurin

2022/11/10
Batu Elkarlaguntza Sareak ezagutzera eman duenez azaroaren 15ean Marisol eta bere adingabeko alaba kale gorrian geratzeko arriskuan egongo dira. Egoera salatzeko, kontzentrazioa deitu dute astelehenean 12:30etan Basauriko gizarte zerbitzuen aurrean. Gainera, azaroaren 15ean andaluzia kaleko 26 zenbakira goizeko 9:00etan gerturatzeko deia egin dute, etxegabetzea gelditzeko asmoz.

ELA sindikatutik argi eta garbi adierazten dugu, etxebizitza eskubidea da eta ez gutxi batzuen negozioa. Etxegabetzeak eskubide urraketa larria suposatzen dute. Hori dela eta, hemendik Batu Elkarlaguntza Sareak ezagutzera eman dituen deialdietan parte hartzeko deia egiten dugu.