Basauriko San Fausto auzoan bizi diren 11 auzokide etxegabetu nahi dituzte Basauriko Udalak eta Achalar enpresak

2024/03/12
Egoera honen aurrean Batu Etxebizitza Sindikatuak, San Faustoko auzokideekin batera, elkataratzea deitu du ostiralerako, martxoaren 15ean Basauriko Arizgoiti plazan arratsaldeko 18:30etarako.

Basauriko San Fausto auzoan 5, 7, 9 eta 11. blokeetan bizi diren hamaika familia kaleratze arriskuan daude. Batu Etxebizitza Sindikatuak aurrera eramandako agerraldian aditzera eman zuen bezala :“Urritik, Atxalar etxebizitza-jabe handiak, Destilería Acha enpresaren jabe den familiaren higiezinen taldeak, gure etxeetatik bota nahi gaitu, Basauriko Udalarekin batera. Horregatik, azarotik eta abendutik jabetzak gure alokairu-kontratuak deseztatu ditu.”

Hordago hedabideak seinalatu bezala: "San Faustoko 9. eta 11. blokeetako operazioaren atzean ezkutatzen den historia atzetik dator eta testuinguru politikoa du". Azken batean, hamaika familia hauen kaleratzea HAPOan eta BEPBan jasotako hirigintza-planarekin du zerikusia, botere sozioekonomiko handiagoa dutenentzako etxebizitza berriak eraiki nahi baitituzte.

Honakoa gutxi balitz, administrazio publikoak eskaintzen dien alternatiba bakarra monetarioa da (gehienetan edo guztietan eskasa dena), promeztutako birkokatzearen aukera arbuiatuz. 

Honekin guztiarekin, San Fauston KALERATZERIK EZ lelopean Batu Etxebizitza Sindikatuak deitutako mobilizazioetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.

ETXEBIZITZA EZ DA NEGOZIOA, ETXEBIZITZA ESKUBIDEA DA!