Beste lan istripu hilgarria Ibaizabal-Nerbioi eskualdean.

ELAko militantea zen behargina buruan jasotako kolpe latz baten ondorioz hil da, makina bat manipulatzen ari zela jaso zuen kolpe baten ondorioez, hain zuzen ere. ELAk Osalani galdegin dio heriotza berri hau ikertu dezan.
Urtea hasi zenetik, 32 istripu hilgarri gertatu dira Euskal Herrian. ELAk salatu nahi du ezbehar-kopurua handitu besterik ez dela egin. Hori dela eta, “lehen mailako arazo sozial eta laborala da hau; administrazioek, ordea, ez diote gaiari heldu nahi, estatistikei bakarrik erreparatzen diete”.
Argi dago enpresek gaur gaurkoz ez diotela gaiari heldu oraindik. Izan ere, euren kezka bakarra errentagarritasuna eta lan-erritmoak handitzea da, ez ordea, segurtasuna eta langileen osasuna. Bihar, asteazkenak 5, langileek gehi ELA eta LAB sindikatuko kideek kontzentrazio bat burutuko dute enpresa aurrean.