COCA COLA GARBITZAILEAK

%12ko igoerak lortu dituzte 2023rako

2023/07/07
ELAk akordioa lortu du Ocean enpresarekin (Galdakaoko Coca Colako azpikontrata), 30 langileren baldintzak hobetze aldera.

 

Akordioaren bidez, hauxe erdietsi da: 2000€ko soldata igoera 2023an; 6 pertsona finko gehiago kontratatzea; ITak eta oporrak kubritzea; bai eta 2024rako hitzarmen berri bat negoziatzeko konpromisoa. 

Lan baldintza prekarioei aurre egiteko deitutako hamar eguneko grebaren ondoren (uztailaren 7tik 16ra) eta mobilizazioen ostean lortu da akordioa. Beste behin ere argi gelditu da borroka eta grebak lan baldintza hobetzeko tresna eraginkorra direla