ETXEBIZITZA
Ekainaren 19an etxebizitzaren inguruko mahai-ingurua egingo dugu Basaurin

Hurrengo astelehenean, ekainaren 19an, Basauriko lokalean etxebizitzaren inguruko mahai-inguru bat gauzatuko dugu arratsaldeko 16retan. Bertan, azterketako bulegoko kidea Aitor Murgiaren, Batu Etxebizitza sindikatuko kide baten eta Galdakaoko Etxebizitza sindikatuko beste kide baten eskutik etxebizitzaren problematikaren inguruan arituko gara.
Hitzaldia gehienbat euskaraz izango da, dena den, itzulpen zerbitzua emango da. Hori dela eta, bertaratzera gonbidatzen zaituztegu, arratsaldeko 16retan Antonio Fernandez Kalean 3. zenbakian (Basauri).