Ekainaren 30an Laudion: Aiaraldean zer?

2022/06/22
Ekainaren 30ean Laudioko askotariko gelan (enparantza alboan) eskualdeko bi gertakarien inguruko hitzaldia gauzatuko da: batetik, etxebizitzaren problematikari eutsiko diogu eta bestetik, eskualdean dagoen Greba Batzordea edo SOS Aiaraldeako ekimenari.

Beharrezkoa dugu eskualdea antolatzea, eta ez soilik enpresetan ematen diren gatazketan, baizik eta egunerokotasunean erdibitzen gaituztenetan ere. Horregatik, garrantzitsua ikusi dugu lehenik eta behin, etxebizitzaren problematikaz aritzea, gaur egun etxebizitza gure hiriak, auzoak eta bizi ereduak moldatzen dituelako. Ondoren Greba Batzordeak eramaten dituen dinamiken inguruan hausnartuko dugu, eskualdean dauden gertakariak ezagutzea gure helmuga ere badelako.