GALDAKAOKO FORBRASS S.L (MEK GROUP)

Ekoizpen osoa gelditu dute grebaren bigarren egunean

2023/06/21
Lehen egunean gertatu zen bezala, Galdakaoko (Bizkaia) Forbrass enpresako (MEK taldekoa) ekoizpeneko langile guztiek bat egin dute bigarren greba egunarekin. Guztira, hiru greba egun deitu dituzte. Atzo, ekainak 20, enpresak bilera batera deitu zituen sindikatuak, baina ez zen aurrerapausorik eman, ez baitzuen eduki nahikorik aurkeztu.

Gauzak horrela, langileak Mallabiara joan dira, Mek Taldeak bulego nagusiak bertan dituelako, eta kontzentrazio bat egin dute bertan, lan baldintza hobeak bermatuko dituen hitzarmena eskatzeko.

Grebak bihar arte (ekainak 22) jarraituko du, baina mobilizazioak indartzea aurreikusten dute, enpresak ez baditu eskaintzen langileen aldarrikapenei erantzuteko edukirik.