Kontzentrazioak deitu dituzte Basauriko Bridgestone aurrean, azpikontratazio berri baten eta enpleguaren prekarizazioaren aurka
Urtarrilaren 14an, Bridgestoneko zuzendaritzak enpresa-batzordeari baieztatu zion Basauriko fabrikan beste azpikontratazio bat egingo zuela. Enpresak metalezko eta alanbrezko ehunak kargatzeko, deskargatzeko, mugitzeko eta garraiatzeko lanak azpikontratatu ditu, biltegiaren kokapen berritik ebakitzeko makinetaraino. Enpresa kontratista Ferrovial Servicios S.A. izango da, eta, hasiera batean, 5 langile erabiliko ditu 2022ko abenduaren 31ra arte. Eskuordetutako batzordeak urtarrilaren 4an heldu zion gai horri, eta enpresa-batzordeko sindikatu guztiek baztertu zuten. Hala ere, Bridgestonek kanpora ateratzeko estrategiarekin aurrera jarraitu du.
Enpresarekin izandako bileraren ondoren, enpresa-batzordea berriro bildu da (7 UGT, 7 CCOO, 5 BUB, 4 ELA). BUBk eta ELAk batzordearen ekintza bateratuak egitea proposatu dute, beste behin ere enplegua prekarizatzen duen erabaki hori geldiarazteko.