ELA, LAB, ESK, steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek gaur Murgan gertatutako lan istripu hilgarria salatzen dute

Maiatzaren 31 egun beltza izan da Hego Euskal Herrian, bi langile hil baitira lan istripuz. Aurten guztira 26 dira jada lan istripu baten ondorioz hil direnak. Honek argi uzten du lan ezbeharrena arazo sozial larria dela gurean.
Lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena hildakoen familia, lagun eta lankideei erakutsi nahi dugu.
Aipamen bat egin nahi genion Murgan hil den langilearen adinari, oso gaztea baitzen, 22 urte zituen eta astebete zeraman bakarrik lanean Fatsur enpresan.
Heriotza hauek ez dira kasualitatez gertatzen. Beste behin azpimarratu nahi dugu prekarietatea dela lan ezbeharren oinarrian dagoen egiturazko arazoa: azpikontratazioak, aldibaterakotasunak, formakuntzarik ezak, lan erritmo biziek... guzti honek lan istripua izateko aukerak biderkatu egiten ditu.
Osalan eta Lan Ikuskaritzari gertatutakoaren inguruko ikerketa sakona egiteko eskatzen diegu eta egon daitezkeen erantzukizunak argitzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu enplegu eta lan osasun politikak goitik behera alda ditzala, kalitatezko enpleguaren alde eginez eta lan osasunari baliabide gehiago bideratuz. Prebentzio araudia betetzen ez duten enpresen aurkako ikuskaritza eta zigorrak ere areagotu egin behar dira.