ELAk afiliatuen asanbladara eramango du Jaurlaritzak Tubacexen aurkeztutako proposamena

Gogoratu dezagun pasaden asteko prozesu negoziatzailea bertan behera geratu zela, azken orduan enpresak berriro ere eskatu zituelako derrigorrezko kaleratzeak. ELArentzat oinarrizko marra gorria denez, akordiorik gabe bukatu genuen negoziazioa.
Aste honetan Komiteak egin dituen urratsak direla medio, eta enpresatik irteteko bolondres kopuru jakin bat dagoela kontuan hartuta, eskaera berri bat egin zaio enpresari ez dituena behartutako kaleratzerik onartuko, eta aldaketa hori onartu du enpresak.
Proposamenaren oinarriak hurrengoak dira:
- Kaleratuak (129) mahi gainetik kentzen ditu, eta EAEko Ausitegi Nagusiari ipinitako errekurtsoa erretiratuk.
- 21 urteko taulak %3 ko igoera izango dute.
- 3 urtetarako, 2022-2024 bitartean, hurrengo neurriak hartzen dira:
*EPSVa %4 tik %1 era jeistea.
*40 orduko lanaldi igoera.
- Enplegu bermea 2024. urter arte ezarri.
- Laudioko eta Amurrioko lanz entroetan inbertsioak egiteko konpromisoa.
Esan behar da, proposamenak planteatzen dituen neurriak hurrengo 3 urteetarako direla, eta horiek amaitzean eskubide guztiak osotasunean berreskuratuko dira. Hala ere, eta nahiz eta behin behineko neurriak izan, lanaldia igotzeko proposamenean kontraesan nabaria dagoela ikusten dugu. Ez baitugu bateragarriak ikusten ERTEa aurkeztea eta lanaldi igoera planteatzea.
Dena den, proposamena bere osotasunean aztertuta eta baloratuta: kaleratze behartuak baztertzea eta behin behetiko neurriak ez planteatzea garrantzitsutzat jo ditugu, azken erabakia afiliatuen asanblearen esku uzteko.
Proposamenak sindikatuon eskaerak jaso ditu Tubacexeko langileek otsailaren 11tik greba mugagbea egin dutelako. Horrek eman digun ohiartzun eta indarra gakoa izan dira. Baita ELAk epaitegietan egindako ibilbideak ere. Gogoratu behar dugu gaur 233greba egun bete direla Tubacexen.