ELAk Arcelor Mittaleko ERTEari ezetz esango dio Madrilen

2020/11/12
Azaroaren 12an izango da Arcelor Mittaleko zuzendaritzak ezarritako lan-erregulazioko espedienteari buruzko epaiketa. ELA ez zen ados agertu ez LTE justifikatzeko arrazoiekin eta ezta ere negoziazio-prozesuarekin. Negoziaketa irregulartasunez beteta egon zen eta zuzendaritzak eta Estatuko sindikatuek modu publikoan negoziatu zituzten Asturiasen Euskal Herrian lan egiten dugunon baldintzak.

ELA izan zen lan-erregulazioko espedientearen aurka salaketa jarri zuen lehen sindikatua, eta gainerako sindikatuek geroago aurkeztu zuten.
Azkenik, Arcelor Mittalen lantegien eta enpleguaren etorkizunaz dugun kezka adierazi nahi dugu. Desindustrializazio-prozesuak aurrera jarraitzen du. Gero eta langile gutxiago gara, adinez zaharragoak, eta lantegi batzuetan inork ez du gogoratzen egindako azken inbertsioa.
Gure etorkizuna defendatzeko mobilizatzen jarraituko dugu, eta Gasteizko eta Iruñeko gobernuei exijituko diegu exijenteak izan daitezela inolako bokazio industrialik ez duela erakusten duen zuzendaritza baten aurrean.