ELAk Basaurin gertatutako azken lan istripu hilgarria salatzen du

Beste lan istripu hilgarri bat izan da gaur Basaurin (Bizkaian). Momentuz ez da ezagutzen istripuaren zergatia. Hori dela eta, ELAk ikerketa egitea exijitzen du. Era berean, eta sindikatutik sarri salatzen dugun bezala, beste behin ezinbestekoa da adieraztea azpikontratazioa izan ohi dela lan istripuen atzean izan ohi den faktore nagusia. Hori dela eta, ezinbestekoa da lantokietan bizi duten prekarietatea gainditzea.
Erakundeek lehentasuna eman behar diote gai honi. Bide horretan, enpresei exijitu behar diete prebentzioarem araudia errespetatzea. Giza baliabideak, prestakuntza eta materialak martxan jarri behar dira, baita ikuskaritza eta kontrolak handitu ere. Ezinbestekoa da segurtasunean dauden gabeziak kontrolatzea eta kontratazioetan atzematen den iruzurra zigortzea.
ELAk doluminak eman nahi dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Halaber, gehiengo sindikalak datorren urriaren 2rako deitutako kontzentrazioan parte hartzeko deia egin nahi du. Enpresaren aurrean egingo da kontzentrazioa 11:30etan, lan istripuen gaitz sozial hau slaatzeko eta gai honek behar duen aldaketa gauzatzeko.