GUARDIAN LLODIO
ELAk enplegu-erregulazioko espedientea kentzeko eskatu du

Martxoaren 3an enplegu-erregulazioko espedientearen lehen bilera egin da Guardian Llodion. ELAk eskatu du Ameriketako Estatu Batuetako multinazionalak indarrik gabe utz dezala langileak kaleratzeko asmoa, eta jarduera abian jar dezala. ELAk enpresari egotzi dio labea modu irregularrean itzali izana; horregatik labea berriro martxan jartzeko eta industria proiektua bermatzeko beharrezkoa den guztia inbertitzeko exijitzen dio.
Urtarrilaren 21ean multinazionalak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion labea itzaltzea eta martxoan plantilla osoarentzako enplegu-erregulazioko espedientea egitea erabaki zuela. ELAk uste du labea modu irregularrean itzali zela eta enplegu-erregulazioko espedientearen prozedura modu akastunean hasi zela.
Enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta aldiaren lehen bileran, enpresak hainbat dokumentazio aurkeztu du; ELAk zorrotz aztertuko du dokumentazioa. Hurrengo bilera martxoaren 10ean izango da. Enpresa Batzordeak beste mobilizazio bat deitu du martxoaren 6rako, Arabako Batzar Nagusien aurrean, 11:00etatik aurrera.