Serveo Servicios (Basauri)

ELAk lan espedientearen aurkako errekurtsoa aurkeztuko du Bridgestonen azpikontratan

2025/09/10
UGT, CCOO eta BUB sindikatuek 2025eko maiatzean Bridgestonen adostutako Enplegu-Erregulazioko Espedienteak (EEE) 232 lanpostu zuzen suntsitu zituen Basaurin. Horrek ondorioak izan ditu Basauriko Serveo Servicios enpresa azpikontratatuan ere.

ELAk iragarri du EAEko Auzitegi Nagusian errekurrituko duela Serveo enpresaren Enplegu-Erregulazioko Espedientea (EEE). Basauriko Bridgestonerentzat lan egiten du eta irailean 14 pertsona kaleratu zituzten kontsulta aldia akordiorik gabe amaitu ondoren.

Abuztuan, EEEaren negoziazioak egin ziren Serveon. Langileen legezko ordezkaritzak (CCOOko 2 kide, ELAko 1), ez zuen EEEa babestu. Gogorarazi behar da Bridgestonen, ordea, CCOOek onartu zuela. Zuzendaritzak nahita atzeratu zuen Enplegu-Erregulazioko Espedientearen negoziazioen hasiera abuztura. Egun horietan, langileak oporretan daude eta ez dago ia jarduerarik. Gainera, ELAk uste du kontsulta aldian ez direla egiaztatu arrazoiak.