BASAURIKO LOREZAINAK (Enviser)

ELAk erosahalmenari eta txanda kontratuari eutsiko dion hitzarmena sinatu du

ELAk erosahalmenari eta txanda kontratuari eutsiko dion hitzarmena sinatu du
Urtebeteko negoziazioen ondoren, lau urteko hitzarmen kolektiboa sinatu da Enviser enpresako zazpi langileentzat. Basauriko Udalak lorezaintza zerbitzura azpikontratatutako enpresa da.

ELAk hitzarmen kolektiboa sinatzea lortu du Enviserren, Basauriko Udalak (Bizkaia) lorezaintza zerbitzurako azpikontratatutako enpresan. ELAk du ordezkaritza, eta hitzarmen kolektiboa 2026-2029 urteen artean egongo da indarrean. Horrek aurrerapen esanguratsuak aurreikusten ditu, hala nola erosahalmen osoa eta txanda kontratua bermatzea.

Beste aurrerapen batzuen artean, honako hauek lortu dira:

1. KPI osoa bermatzea, inolako mugarik gabe.
2. Txanda kontratua, baldintzarik gabe.
3. Egun libre bat gehiago antzinatasunagatik.
4. Istripuengatiko asegurua handitzea.
5. Kategoria guztiei aplikatzen zaizkien kategoria batzuen plusa.