Galdakaoko Etxez Etxeko Zerbitzua
ELAk zerbitzua publikoa izateko prozesua abiatzea eskatu die alderdi politikoei

ELAk Galdakaoko (Bizkaia) Udaleko alderdi politiko guztiei eskatu die abiatu dezatela Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua publifikatzeko prozesua, gaur egun esku pribatuetan baitago. ELAko ordezkariek gaur, ekainak 25, erregistratu dute eskaera udaletxean. Gaur egun, udalak 48 langile azpikontratatuta ditu, denak emakumeak eta horietatik 11 behin-behinekoak. Gaur egun, eta erabaki politikoen ondorioz, zerbitzuen % 90 baino gehiago titulartasun publikokoak dira, baina enpresa pribatuek kudeatzen dituzte. ELAk baieztatu du lanean jarraituko duela zerbitzuak publifikatzeko. Horregatik, bilera bat eskatuko dio EUDELi uztailaren 11rako.
"Arduradun publikoek (EUDEL, udalak eta mankomunitateak) beren gizarte politiken ontasun handiez hitz egiten dute. Esan digutenez, adinekoak zaintzen dituen sistema unibertsal batera bideratuta daude, baina praktikan, emakume langileen eta haiekin lan egiten duten pertsonen bizi baldintzak okertu besterik ez dute egiten”, azaldu dute langileek.