ELAk exijitu du iker dezatela gaur goizean Artean gertatu den istripu hilgarria

2018/03/20
ELAk salatu egin du gaur goizeko 8.30etan Arteako Industria de Mecanizado Germany, S.A. (IMG) enpresan gertatu den istripua, zeinetan 48 urteko R.S.F. langilea hil den. ELAk galdegin du iker dadila gertakaria eta erabaki horren atzean arduraren bat ote dagoen. Halaber, salatzen dugu arrisku faktore jakin batzuk, esaterako segurtasun neurrien gabezia, lan baldintza txarrak edota lan-erritmo biziak, lan istripu larri edo hilgarria izateko arriskua zeharo areagotzen dutela.

 

Lan segurtasuna administrazioentzat lehentasun bilakatu behar da, eta enpresak behartu egin behar dituzte lan osasun eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzera. Horretarako baliabideak jarri behar dira, behar beste prestakuntza eta material, kontrol eta ikuskatze gehiago, eta jazarri segurtasun ezari zein kontratuetan egiten diren iruzurrei.

ELAk bere elkartasuna helarazi nahi die hildakoaren senide eta lagunei, eta dei egiten du enpresako delegatuek IMGren instalazioetan bihar eguerdiko 12.30erako deitu duten elkarretaratzean parte hartzera. Heriotza hau eta lan segurtasun eza salatzeko enpresako langileek 24 orduko lanuztea egingo dute.