ELAk gaitzetsi egiten du Mubea-Inauxa (Amurrio) enpresan LAB eta UGT sindikatuek sinatutako ABEEa

2022/03/25
ELAk bere harridura adierazi nahi du Mubea-Inauxa enpresak (Amurrio) aldi baterako lan-erregulazioa aurkeztu duelako, LABek eta UGTk osatutako enpresa-batzordearen gehiengoaren sinadurarekin. Automozioan lan egiten duen enpresak 170 bat langile ditu.

Sindikatuak uste du enpresak ez duela justifikatu eskatutako kontratu etenduren neurria, izan ere, aurkeztutako dokumentazioko datuak ez datoz bat argumentazioarekin, pandemia osteko koiuntura, Ukrainako gerra edo mikrotxipen falta argudio gisa erabiltzen direla inolako daturik eta justifikaziorik gabe, prentsa zati orokorrekin, maiz iazko albisteekin, eta enpresaren bezero ez diren enpresen eta merkatuen datuekin.

ELArentzat, enpresa arduragabe jokatzen ari da, langileak langabeziara bidaltzea bezain gauza serioaren aurrean. Era berean, ELAk ez du ulertzen zergatik LABek eta UGTk ontzat ematen dituzten enpresak plantillaren kontratuak eteteko justifikatu gabeko arrazoiak. Kontsulta aldiko bilera bakar bat nahikoa izan da enpresari oniritzia emateko. ELAk deitoratzen du sindikatu sinatzaileen jarduteko modu hori.