ATDL (Etxebarri)
ELAk greba deitu du ATDLn, Arcelorren azpikontrata (Etxebarri), hiru pertsona kaleratzeagatik

ATDL Logisticak (Valentzian egoitza soziala duen enpresa), Arcelor Mittalen Etxebarriko zentroan biltoki- eta bobina-zerbitzuak ematen ditu. Enpresa horrek 42 langile ditu Etxebarrin, eta hainbat hilabete daramatza aldi baterako lan-erregulazioan.
ELAk batzordeko 3 ordezkariak ditu, eta salatu du enpresak lan-kontratuen etendura-egoera baliatu duela 3 langile modu arbitrarioan eta justifikaziorik gabe kaleratzeko. Horregatik, ELAk greba deitu du azaroaren 27an eta abenduaren 1ean. Kaleratutako 3 pertsonak berriz hartzea da helburua, eta berriro gertatuko ez direla bermatzea. ELAk bitartekari lana egitea eskatu dio Arcelor multinazionalari, azpikontratatutako enpresetan sor daitezkeen gatazkak ere bere ardurapekoak baitira.