PEKOS FABRICACIÓN (ARRATIA)

ELAk greba mugagabea deitu du urriaren 13tik aurrera

ELAk greba mugagabea deitu du urriaren 13tik aurrera
Urriaren 6an, 7an eta 8an egindako 3 greba egunek jarraipen handia izan dute, eta, ondorioz, ekoizpen mailak oso txikiak izan dira. Hala ere, zuzendaritzak negoziatzeari uko egin dio. Horregatik ELAk, gehiengoa duen sindikatuak, greba mugagabea deitu du urriaren 13tik aurrera

Pekos Fabricación enpresak 80 langile ditu, eta 2 lantoki Bizkaian (Arteakoa da handiena, eta Zaratamon du bestea). Enpresa estatu mailako PekosGroup taldeko kide da, eta batez ere balbulak ekoizten ditu. Pekos Fabricaciónek onura handiak izan ditu azken urteetan. Onura horiek, ordea, ez dira neurri berean islatu langileen soldatetan.

ELAk azpimarratu nahi du gatazka konpondu ahal izango dela enpresak aberastasuna modu justuan banatuko duen hitzarmen bat negoziatu eta adosten badu, funtsezko beste hobekuntza batzuekin batera.