Ugaoko lorezaintza eta bide-garbikuntza

ELAk hilabeteko greba deitu du maiatzaren 26tik aurrera

2025/05/13
Langileek hobekuntza esanguratsuak eskatzen dituzte, bere lan baldintzak oso eskasak baitira aspaldidanik.

Hainbat hilabetez Garbialdirekin negoziatzen aritu ondoren, ELAk, langileen % 100en babesarekin, hilabeteko greba deitu du, maiatzaren 26tik aurrera, Ugaoko (Bizkaia) lorezaintza eta bide-garbiketa zerbitzuan. Akordiorik ez badago, greba luzatuko dute. Sindikatuak dei egin die Garbialdi eta Ugaoko Udalari eduki sakonagoak eta zorrotzagoak adosteko.

Garbialdik 2025-2028 aldirako KPIa eskaini du azken eskaintza gisa. Hala ere, langileek hobekuntza esanguratsuak eskatzen dituzte, bere lan baldintzak oso eskasak baitira aspaldidanik. Horregatik, KPI baino igoera esanguratsuagoak nahi dituzte: erosahalmenari eusteko ez ezik, handitzeko ere bai.

Hauek dira aldarrikapen nagusiak:

  • Soldata igoerak:

    • 2025: IPC

    • 2026: %5

    • 2027: %5

    • 2028: %5

    • 2027an, soldata taulak gaurkotu beharko dira, hitzarmen probintziala baino %10gorago egoteko era mugagabean (gaur egun garbikuntzako hitzarmen probintzialaren menpe daude Ugaoko lorezain eta garbitzaileak, hitzarmen erabat prekarioa).

    • Orobat, KPIaren bermea ere eskatzen da.

  • Errelebu kontratua bermatzea

  • Lanpostuak osatzeko akordioa.

  • Urtean ordaindutako egun libre 1 hartzeko eskubidea.

  • Asanbleak lanorduetan egiteko eskubidea.